2015/04/20

ASTEKO PROTAGONISTA EIDER!!!

kaixo lagunok...zer moduz???

Aurreko astean Eider izan zen asteko protagonista. Astelehenean, etxetik ekarri zituen jostailuak eta aste osoa izan genituen gelan jolasteko.
Asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta.
Ostegun arratsaldean bere ama Idoia eta bere aitatxo Juan karlos etorri zitzaizkigun gelara... oso gustora eta lasai egon ginen. Animali karetak margotu genituen eta gero bakoitzak zuen animali horren soinua egiten saiatu ginen...

Ondoren denak lurrean eserita korro batean jarrita Eiderrek etxetik ekarritako masaje tresna batekin, buruan masajeak eman zizkigun...ze gustora!!
















Eskerrik asko familia guregana etortzeagatik!! izan ongi!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario