2015/03/30

AMAIUR RAZKIN ASTEKO PROTAGONISTA



Kaixo lagunok...zer moduz?
Aurreko astean Amaiur Razkin izan zen asteko protagonista. Astelehenean, etxetik jostailuak ekarri zituen, asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta!!

Ostegun arratsaldean bere amatxo Rakel, aitatxo Fermin eta ahizpatxo Izar etorri zitzaizkigun eskolara gurekin egotera. Batzuk Globoflexia egiten zuten bitartean, beste batzuek "playmais", gusanito koloredun batzuekin aritu ziren.

Etxera globoekin egindako txano, gerriko eta ezpatarekin abiatu ginen!!














Eskerrik asko familia!!


2015/03/25

ATAUNERA IRTEERA

KAIXO FAMILIAK!
HONA HEMEN ATAUNGO ARGAZKITXO BATZUK...
BIKAIN IBILI GINEN, TORTOREKIN BATZUK BELDURREZ, BESTE BATZUK BELDURRIK GABE ETA SAN MARTIN TXIKIREKIN EDERKI!
TXOKOLATEZKO TALOAK ERE...IZUGARRI ONAK.
ONGI IZAN ETA BESTE BAT ARTE!

2015/03/17

Artistaaaak!!!

Asteko protagonista....LUR!!

Kaixo lagunok!!

Aurreko astean, LUR izan zen asteko protagonista! Astelehenean bere etxeko jostailuekin asko disfrutatu genuen!.
Astearte goizean erretratoa egin genion eta arratsaldean bere amatxo Naiara eta bere aitatxo Joseba gurekin egotera etorri ziren....ezetz asmatu zer egin genuen?....platano, marrubi eta esnezko batido goxo bat! gaileta eta txokolatea ere bota genion....ze goxoa atera zitzaigun!!
Asteazken goizean Lurri silueta egin genion!













Eskerrik asko familia!...ongi izan...


Kaixo lagunok!
Hona hemen IRATI Segura asteko protagonista izan zen aste horretako argazki batzuk. Astelehenean, bere etxeko jostailuekin primeran pasa genuen, asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta!!

Ostiralean, bere aita Endika eta Ixone ahipatxoa etorri zitzaizkigun gelara. Bere aitak errotekin egiten du lan eta gaiari buruz, azalpen txiki bat eman ondoren, errota txiki batzuk egiten erakutsi zizkigun. Beranduago, bere amatxo Sara lanetik etorri zitzaigun gurekin egotera.













Eskerrik asko familia guregana etortzeagatik!!

2015/03/10

TIRITATXO ESKOLAN

Kaixo familiak!
Dakizuenez, Tiritatxo aurreko astean egon zen gure ikastetxean bisita egiten eta Irrien Lagunak-eko harpidetxe kanpaina egiten... Oso gustura egon ginen berarekin, eta horren adierazle honako argazkiak...








Eskerrik asko Tiritatxo!
Gurasoak animatu!


2015/03/05

UNAX ETA AITZOLEN MUSIKA SAIOA

Kaixo familiak!
Ihauterietako oporretan Unax eta Aitzol izan ziren gurekin eskolan. Musika saioa egin ziguten eta tronpeta, alboka eta poxpolina jo ziguten. Oso gustura egon ginen denok. Hau egin ondoren, Unairen gelakoekin buztina egiten egon ziren.
Eskerrik asko artistak!!!








2015/03/03

Izei Protagonista

Kaixo lagunok!! Aurreko astean Izei izan zen asteko protagonista. Astelehenean, bere etxetik jostailuak ekarri zituen eta denei erakutsi. Asteartean, bere erretratoa egin genuen eta asteazkenean bere silueta.

Ostegun arratsaldean bere aita, Iban eta bere ama Ruth etorri zitzaizkigun gurekin egotera. Zertan ibili behar ginen hitzegin eta gero...oinutsik, dantza eta abesti desberdinak ikasi genituen. Oso dibertigarria izan zen! Azkenik txokoetan jolasten egon ginen.












Eskerrik asko familia zuen partehartzeagatik! Izan ongi...