2015/02/20

OIER PROTAGONISTA!

Kaixo familiak!
Oier protagonista izan zeneko sarrera...azkenean! Astelehenean etxetik bere jostailuak ekarri zituen eta aste osoan zehar haurrek oso gustura jolastu dute. Asteartean erretratoa egin eta asteazkenean, Agate Deunaren egunarekin batera bere silueta egin genuen. Eguraldia lagun ez genuenez izan, familiako asmoa zen Arbizuko errotarako bisita atzeratu behar izan genuen, baino, aste honetan eguraldia lagun izan dugunez, asmo horri eutsi diogu!Hona hemen argazki batzuk:














Herrian izugarrizko altxorrak dituzue...
Eskerrik asko familia!

2015/02/19

ARBIZUKO IHOTEAK!

Ostirala, Otsailak 13-an, Arbizun ikastolakoekin batera ihauteriak ospatu genituen. Lehen gizakiz eta Joaldunez mozorratu ginen bakoitzak bere dantza egin zuelarik. Herrian zehar buelta bat eman ondoren, plazan txokolate eta bizkotxo goxoak jan genituen.
Hona hemen argazki batzuk.






MAIA ASTEKO PROTAGONISTA

Kaixo lagunok!
Eskolako lehenengo protagonista aurten Maia izan dugu. Astelehenean bere etxetik jostailuak ekarri zituen , asteartean bere erretratoa egin genuen eta asteazkenean bere silueta margotu. Ostegun arratsaldean bere ama eta izeba etorri zitzaizkigun eskolara pasta goxo goxoak egitera!
Hona hemen argazki batzuk:












Eskerrik asko familia zuen partehartzeagatik!
Ongi izan

Eguzki Sistema

Aurreko Azaroan eguzki sistema eta planetak ikasi genituen eskolan. Oso gai interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen. Planeten ezaugarriak, izenak eta tamainaz jabetu ginen . Den-dena gure kuadernoan idatzi genuen, eta hemendik urte batzutara 6 eta 5 urte genituenean egiten genituen lanak berrikusi ahalko ditugu.


 Gaia aprobetzatuz , Iruñara txangoa egin genuen sakanako beste eskola txikietako lagunekin. Hor konpon Pluton antzerkia ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun eta primeran pasa genuen parkean eta kulunpiotan jolasten.



 Lakuntzako lagunak ere etorri ziren gure eskolara. Beraiek ere planeten gaia ikasten ari ziren eta beraiek egindako maketa polit bat ekarri zuten. Izugarria!!! Planeta guziak eta eguzkia agertzen ziren, eskuz margotuak eta beraien orbitekin. Horretaz gain azalpen polit bat eman ziguten eguzki sistemaren inguruan. Ba al zenekiten Lurrak bere buruari bueltak ematen zizkiela? Eta horrek sortzen dituela egunak eta gauak?



 Bai polita litzatekeela, Kosmonauta izatea !