2015/05/28

ASTEKO PROTAGONISTA LEIRE!!

ASTEKO PROTAGONISTA LEIRE!!

Kaixo lagunok!! zer moduz??
Aurreko astean, Leire izan genuen asteko protagonista. Erretratoa eta silueta egin genion Leireri. Ostegun arratsaldean, bere amatxo Kontxi etorri zen gurekin egotera. Eskolako dinamikan parte hartu zuen eta lasai eta gustora txokoetan jolasten egon ginen berarekin.

Eskerrik asko Kontxi!








                                                           Izan ongi familia!!

2015/05/20

ASTEKO PROTAGONISTA JOANE!!!

JOANE ASTEKO PROTAGONISTA...

KAIXO LAGUNOK!! Zer moduz???

Aurreko astean Joane izan genuen asteko protagonista...astean zehar dakizuen bezala, gauza desberdinak egin genituen...erretratoa, silueta, ...

Ostegun arratsaldean bere aitatxo Mikel, amatxo Kristina, ahizpatxo Leire eta amona Petri etorri zitzaizkigun gurekin egotera!  etxetik Hiru txerrikumeen antzerkia prestatuta ekarri zuten eta antzeztu ziguten! A ze artistak!!!

Gero, baratzara eta txokoetan jolasten egon ginen!!

Eskerrik asko etortzeagatik!!













Izan ongi!!


2015/05/11

AINETZ ASTEKO PROTAGONISTA!!

AINETZ ASTEKO PROTAGONISTA!

Kaixo lagunok...

Zer moduz? aurreko astean Ainetz izan zen asteko protagonista. Erretrato eta silueta egin eta astearte arratsaldean, bere amatxo Maia, bere aitatxo Eneko eta Haitz etorri zitzaizkigun gurekin arratsaldea pasatzera.
Oso gustora egon ginen. Baratzako letxugak, tipulak, borrajak...ureztatu genituen. Ondoren, txokoetan jolasten egon ginen.

Eskerrik asko etortzeagatik!









ONGI IZAN!

2015/05/07

ASTEKO PROTAGONISTA URKI!!!

ASTEKO PROTAGONISTA...URKI!

kaixo lagunok...zer moduz?

Aurreko astean Urki izan zen asteko protagonista. Erretratoa eta silueta egin genion eta ostegun arratsaldean, gurasoak etorri zitzaizkigun gelara gurekin egotera. Ezer berezirik prestatu gabe, oso gustora ibili ginen Ainhoa eta Joxemarekin txokoetan jolasten...bueno txokoetan eta baratzan lore batzuk landatzen eta ureztatzen ere aritu ginen!!

Eskerrik asko gurera etortzeagatik!









Beste bat arte! ongi izan!