2014/12/18

Laister eskolan....APAIZAC OBETO!!

Guraso agurgarriak!
Eskolan Jon Maiak zuzendutako dokumentala jarriko dugu. Bertan XVI mendeko bizimoduaren erreplika azaltzen da, euskal arrantzaleek balea eta bakailua arrantzatzeko egiten zuten bidaiaren azalpena eginik...

Bideoaren trailerra honakoa da:
Sakanan guzti hau bideragarria izateko baldintzak izan ziren, eta basogintzan, merkataritzan,... eta poliki hauek aztertzea gustatuko litzaiguke.Gaur egun Altsasuko basoan zuhaitz batzuen ibilbidea dago , hain zuzen ere, zuhaitz horiek balea txalupa egiteko erabiltzen ziren pieza zehatz batzuk sortzeko etorkizuna zutelarik...


SINOPSIA:
Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak Apaizac Obeto espedizio berritzailearen bidez, ahalegin berezia egin zuen itsasoaren historiako pasarterik harrigarrienetako bat ezagutzera emateko : XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailaoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan; arrantzaren ekintza soila gaindituko zuen itsas epopeia.

Historia hau, lur haiei Quebec edo Kanada izan aurretik, mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaienean abiatzen da; urtero urtero, milaka euskaldun Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetara lanera abiatzen zireneko garaian.

Quebec-etik Labradorreraino, 2000 kilometro eta 41 egunetan, sei euskaldunek eta Kanadako mik' maq amerindiar batek, XVI. mendeko marinel haien azalean jartzeko ahalegina egingo dute. Baina, protagonista Beothuk izango da,  San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako munduko balea txalupa zaharrenaren errepika berria. 

Abentura eta historia. Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik, itsasoa kultura eta memoria putzu sakona dela aldarrikatu nahi duen dokumentala: Apaizac Obeto espedizioa, azken balea txaluparen kondaira.

Pasaian eraikitako azken euskal balea txalupa honek, nabigazio arkeologikoaren bidez, ipar ameriketako historia ofizialetik kanpo dagoen euskal arrantzale haien mende beteko arrasto garrantzitsua lanbro artetik argitara aterako du: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, ipar ameriketako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza,...

2014/11/28

5-6 urtekoek dinosauroak aurkitu dituzte!!!

Arbizuko eskolan dinosauruen hezurrak aurkitu dituzte 5-6 urteko ikasleek.

Urrian zehar Arbizuko eskolan dinosauruen inguruko proiektua egin dugu.Egia esan asko genekien dinoen inguruan baina gehiago sakondu nahi genuen. 
Hasteko informazio berria lortu genuen. Etxetik, liburu, aldizkari, bideo eta jostailuak ekarri genituen. interneten informazio berria bilatu genuen.


Honekin batera, dinosauru bana hautatu eta hauen azterketa sakona egingenuen. Aukeratutako dinosauroekin maketa polit bat ere egin genuen.


Jarraian beraien desagerpenaren inguruko eztabaida izan genuen. Pilpilean dauden bi teorien inguruan. Sumendi izugarrien edo meteorito baten talkaren ondorioz desagertu  al ziren gure planetan  inoiz bizi izan diren animaliarik haundienak?
Galdera hau erantzun  genuenean (zientzialari guztiei gertatzen zaien bezala) beste bat azaldu zitzaigun.
Desagertu baziren nola dakigu existitu zirela? Erantzuna erraza zen… Fosilen bidez. Etxeko eta lagunek zituzten fosilak ekarri genituen orduan eskolara. Behatu, marraztu eta aztertu ondoren, nola sortzen ziren ikasi geOrduan, Arbizun fosilak bilatzea bururatu zitzaigun.  Paleontologo (dinosauruak bilatzen dituzten zientzialariak) bihurtuko ginen egun batez.


Eskolako baratzean egin genuen gure indusketa. Hau egiteko materiala bildu eta aurkituko genituen fosil edo hezurrak  txukun biltzeko fitxa ere sortu genuen.
Indusketa honetan, sorpresa izugarria izan genuen. Hasi bezain pronto hezur haundiak agerzen hasi ziren. 

 Hasieran dinosaurio baten fosilak zirela pentsatu genuen baina hezurren azterketa egin ondoren, sakanan oso arrunta den animalia batena zirela ohartu ginen. Asmatuko al duzue zuek zein de animalia hau?
Lau hankatan ibili
 belarra Jaten du
Gainean igota
 indioa dirudizu.

IRUÑEARA IRTEERA

KAIXO FAMILIAK!
AURREKO ASTEAN IRUÑEAN EGON GINEN ESKOLAKO HAURRAK ITURMENDI, URDIAIN ETA UHARTE ARAKILGO HAURREKIN. HANDIAK ANTZERKI ESKOLAN EGON ZIREN HOR KONPON MARIANTON! ANTZERKILANA IKUSTEN ETA TXIKIAK KILIKI ETA ERRALDOIAK IKUSTEN.
DENOK BATERA "CIUDADELA"N BAZKALDU ETA JOLASTU GENUEN...
BIKAIN EGON GINEN....HONA HEMEN BIDEOTXOA...
ONGI IZAN!

2014/11/04

AZKENEAN KOSTATA HEMEN GAUDE ZUEKIN!!

KAIXO LAGUNOK,
HONA HEMEN ESKOLAN ORAIN ARTE BIZI IZAN DITUGUN MOMENTU DESBERDINEN LABURPEN TXIKI BAT...ZUEN GUSTOKOA IZATEA ESPERO DUGU...




2014/09/04

ESKOLAKO BERRIAK


  

Aurtengo ikasturtea berrikuntza batzuekin hasiko dugu:


  • Haur hezkuntzako haurrez gain, lehenengo mailako haurrak ere izango ditugu.


  • Ordutegi aldaketa:

Iraila eta ekainean
 -Egunero 9:00-13:00

Ikasturtean zehar 
   -Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:
          9:00-12:50
          14:50-16:30
   -Asteazkenetan:
          9:00-13:00