2015/04/27

AMAIUR ORTIZ DE GINEA ASTEKO PROTAGONISTA!!

KAIXO LAGUNOK...

Dakizuen bezala, aurreko astean Amaiur O. izan zen asteko protagonista. Astelehenean bere etxetik jostailuak ekarri zituen eta gustora jolastu ginen aste osoan zehar bere etxeko jostailuekin...
Asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta!!
Ostegun arratsaldean, bere amatxo Iratxe eta bere anaia Beñat etorri zitzaizkigun eskolara. Bere amak Amaiurren argazki albuna ekarri eta erakutsi zigun.  Horrekin lotuta, kanta eta jolas desberdinak erakutsi zizkiguten.  Amaiurri hainbeste gustatzen zaizkion baratzako tresnak eta gauza batzuk ekarri zituzten ere bai.
Oso gustora ibili ginen...eskerrik asko!!












Eskerrik asko etortzeagatik eta beste bat arte!! ongi izan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario