2015/04/27

AMAIUR ORTIZ DE GINEA ASTEKO PROTAGONISTA!!

KAIXO LAGUNOK...

Dakizuen bezala, aurreko astean Amaiur O. izan zen asteko protagonista. Astelehenean bere etxetik jostailuak ekarri zituen eta gustora jolastu ginen aste osoan zehar bere etxeko jostailuekin...
Asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta!!
Ostegun arratsaldean, bere amatxo Iratxe eta bere anaia Beñat etorri zitzaizkigun eskolara. Bere amak Amaiurren argazki albuna ekarri eta erakutsi zigun.  Horrekin lotuta, kanta eta jolas desberdinak erakutsi zizkiguten.  Amaiurri hainbeste gustatzen zaizkion baratzako tresnak eta gauza batzuk ekarri zituzten ere bai.
Oso gustora ibili ginen...eskerrik asko!!












Eskerrik asko etortzeagatik eta beste bat arte!! ongi izan...

2015/04/23

KIKA YOGAREN AZKEN SAIOA!!

KAIXO LAGUNOK...

Dakizuen bezala, orain arte ostiralero YOGA saioa izan dugu. Egia esan, iaztik hasitako ekintza polita izan da hau eta haurrak oso gustora ibili dira. Hona hemen aurreko ostiralean ateratako argazki batzuk...
Orain, etxean, zuen seme alabekin egin dezakezuen jarduera aberasgarria...probatzera animatzen zaituztegu !!












  "Kika YOGA egiten" liburua eta musika lasaiaz lagunduta burutu ditugu yoga saioak...

Beste bat arte Kika!! :)



2015/04/20

ASTEKO PROTAGONISTA EIDER!!!

kaixo lagunok...zer moduz???

Aurreko astean Eider izan zen asteko protagonista. Astelehenean, etxetik ekarri zituen jostailuak eta aste osoa izan genituen gelan jolasteko.
Asteartean erretratoa egin genion eta asteazkenean silueta.
Ostegun arratsaldean bere ama Idoia eta bere aitatxo Juan karlos etorri zitzaizkigun gelara... oso gustora eta lasai egon ginen. Animali karetak margotu genituen eta gero bakoitzak zuen animali horren soinua egiten saiatu ginen...

Ondoren denak lurrean eserita korro batean jarrita Eiderrek etxetik ekarritako masaje tresna batekin, buruan masajeak eman zizkigun...ze gustora!!
















Eskerrik asko familia guregana etortzeagatik!! izan ongi!!

Domingo Gorringo

Aupa txapeldun kuadrila!!!

Pentagramaenean baduzue zain iadanik Domingo Gorringoren abestia. Animatu zaitezte abestera!!!
http://aerrazqb.wix.com/pentagramaenea