2015/02/19

Eguzki Sistema

Aurreko Azaroan eguzki sistema eta planetak ikasi genituen eskolan. Oso gai interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen. Planeten ezaugarriak, izenak eta tamainaz jabetu ginen . Den-dena gure kuadernoan idatzi genuen, eta hemendik urte batzutara 6 eta 5 urte genituenean egiten genituen lanak berrikusi ahalko ditugu.


 Gaia aprobetzatuz , Iruñara txangoa egin genuen sakanako beste eskola txikietako lagunekin. Hor konpon Pluton antzerkia ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun eta primeran pasa genuen parkean eta kulunpiotan jolasten.



 Lakuntzako lagunak ere etorri ziren gure eskolara. Beraiek ere planeten gaia ikasten ari ziren eta beraiek egindako maketa polit bat ekarri zuten. Izugarria!!! Planeta guziak eta eguzkia agertzen ziren, eskuz margotuak eta beraien orbitekin. Horretaz gain azalpen polit bat eman ziguten eguzki sistemaren inguruan. Ba al zenekiten Lurrak bere buruari bueltak ematen zizkiela? Eta horrek sortzen dituela egunak eta gauak?



 Bai polita litzatekeela, Kosmonauta izatea !



No hay comentarios:

Publicar un comentario